GURE
GAZTA
ONDARREKO GAZTA ZATI BAT DASTATZEAK
GURE ESENTZIAREKIN KONEKTATZERA
ZARAMATZA, GURE HONDARRERA.
Izan ere, milaka urtez Euskal Herriko paisaia ederraren parte izan
dira ardi latxak. Aintzinatik, hemengo mendi eta haranetako zelaiak
egituratu dituzte eta bertan jandako belar freskoaren truke kalitate
handiko esnea ematen digute. Eta funtsean hau da gure altxorraren
jatorria, esne gordin horren eraldaketaren fruitua, Ondarreko gazta.
Gazta motak
ONTZE GANBERAN EMATEN DUREN DENBORAREN ARABERA,
BI GAZTA BI MOTA EGITEN DITUGU, ONDARRE ETA ERRESERBA.
ONDARRE
KETUA
3 eta 5 hilabete artean ondua
Urre-kolore bereizgarria eta testura koipetsua du. Ardi esne zapore bizia du eta usain garbia. Gatzagi naturalak ematen dizkion ikutu pikante eta tostatu leunak ditu. Sekulako bekatua zure ahosabaiarentzat!
ONDARRE
KETU GABEA
3 eta 5 hilabete artean ondua
Testura koipetsua du. Ardi esne zapore bizia du eta usain garbia. Gatzagi naturalak ematen dizkion ikutu pikante eta tostatu leunak ditu. Jaten hasten zarenean, ez zara geldituko!
ERRESERBA
KETUA EDO KETU GABEA
6 eta 8 hilabete artean ondua
Gure ekoizpen mugatutik, aitak eta biok 300 pieza aukeratzen ditugu, eta horiek bereziki zaintzen ditugu. Gazta hauetatik, Ordiziako gazta lehiaketara aurkezten ditugunak aukeratu ditugu, besteak beste.
Gazta nola egin
ONDARREKO GAZTA EGITEKO PROZESUA JARRAIAN
AZALTZEN DIREN PAUSOETAN OINARRITZEN DA
1
Ardiek emandako esnea poliki-poliki
berotzen dugu 30 ºC hartu arte.
2
Gure arkumetatik jasotako gatzagia
gehitzen zaio, gatz pixka batekin.
3
Esnea koagulatzen denean sortzen den
gel hori lira astinduz mozten dugu.
4
Gazta mamia azpialdean geratzen da
eta prentsatuz ura kanporatzen dugu.
5
Ur guztia atera ondoren gazta
mamia zatitan ebakitzen da.
6
Mami zati hauek moldetan sartu
eta erregistro-marka ipintzen zaie.
7
Prentsatu ondoren, gaztak gatzunetan
(gatz eta ur bainua) sartzen ditugu.
8
Ontze-ganberan 4/8 hilabetez egongo dira,
10ºC tenperaturan eta %90 hezetasunean.
9
Hauetako gazta batzuk elorri txuriaren
egurra erabiliz ketzen ditugu.
Bisitak
ESPERIENTZIA AUTENTIKO BAT FAMILIAN EDO LAGUNEKIN
BIZI NAHI BADUZU, ZATOZ ONDARRERA!
UNE BATEZ ARTZAIN BIHURTU NAHI AL DUZU?




